Bizkaiko
gastronomia desberdin egiten gaituen egintza moduan
sustatzea, bertako produktuak defendatzea eta betiko
zein egungo errezeta bizkaitarretan sakontzea; horiexek
dira, hain zuzen ere,
Geugaz Jan Bizkaiko Sukaldarien
Elkartearen helburu batzuk, Bilboko Euskalduna
Jauregian 2001eko maiatzaren 2an jendaurrean aurkeztu
zirenak.
“Miniaturazko ibilbide gastronomikoan” zehar,
2.000 lagun baino gehiagok "Geugaz Jan" elkarteko
kide diren 29 sukaldarien platerez gozatzeko aukera
izan zuzen. Hala,
betiko sukaldaritzaren eta
egile-sukaldaritzaren txatal txikiak dastatu
zituzten. Azken horren baitan, besteak beste, foiezko
eta sagar berdezko pastel kurruskaria, odolkiz betetako
porru-kaneloia, Idiazabal ketuzko biribilkinak, irlandarra
whisky-gelatinarekin… Eta betiko sukaldaritzaren
baitan, bakailaoa Bizkaiko erara, odolki-pastela eta
Gernikako piperrak, Club Ranero erara egindako bakailaozko
kroketak...